Atzerritarren diskriminazioari buruzko prestakuntza-tailer bat emango du SOS Arrazakeriak datorren asteartean

SOS Arrazakeriak atzerritarren diskriminazioari buruzko prestakuntza-tailer bat antolatu du datorren astearterako, hilak 18rako. Tailerra Merkatuzarren izango da, 19:00etatik 21:00etara, eta bereziki, gizarte-erakundeei zuzenduta badago ere, sarrera librea da edozeinentzat.

Helburua da antzematea noiz diskriminatzen den norbait, zer egin daitekeen jakinaraztea, etab.
Gainera, sortu duten aplikazio bat aurkeztuko dute, diskriminazio-salaketak bidaltzea ahalbidetuko duena.