Udalak webgune berria jarri du abian

Udaleko web orri berria aurkeztu da. Herritarren beharretan eta interesetan oinarrituta pentsatu eta garatu den plataforma digitala. Garapen berri honek teknologia libreen aldeko bidean beste pausu garrantzitsu bat suposatzen du. Helbideak https://errenteria.eus izaten jarraitzen du.

Errenteria 2025 Plan Estrategikoak bere egiten zuen lan ildoetako bat ongi konektatutako herri bat sortzea zen. Erronka honek, beste aspektu ezberdin batzuez gain, Udalak herritarrekin erlazionatzeko erabiltzen duen sistema birpentsatzera behartzen zuen.

Hausnarketa horretatik abiatuta 2015etik aurrera sakondu den prozesu bati ekin zitzaion ekosistema digital guztiaren azterketa udalak zituen web orrien artean arrazionalizazio eta homogenizazio bat bilatzeko helburuz. Azterketa horren ondorioz web orri batzuk ezabatu eta beste batzuk sortu dira gazteria.errenteria.eus eta gardentasun ataria, esaterako, gardentasuna.errenteria.eus. Pausu guzti hauek gainera instituzio publikoetatik teknologia libreen aldeko apostu garbia egin behar dela aintzat hartuta eman dira.

Orain, hilabeteetako lanaren ondorioz, web orri berria aurkezten da.

Teknologia libreetan oinarritzen den punta-puntako web orria.

Instituzio publikoen teknologia berrien inguruan hartzen dituzten erabakiek ondorioak dituzte.

Horregatik, Errenteriako Udala teknologia libreen aldeko apusuta egiten ari da, teknologia eta software pribatiboetatik ihes eginez, dependentzia teknologiko eta ekonomikoa sortzen baitute. Printzipio honekin koherentzian, udaleko web orri berria bere osotasunean software librean garatua izan da.

Horretaz gain, aipatzekoa da gaur egun punteroenak diren sistemak txertatu direla horretarako.

Oso intuitiboa den herritarrentzat pentsatutako web orria

Boston eta Bartzelona bezalako hirietan inspiratu den web horri honek intuizioa eta erabilgarritasuna ditu ardatz. Hau da, edozein lekura erraz iristea du helburu. Alegia, estruktura zuhaitz oso sinple bat du oinarri. Zentzu honetan webguneen irisgarritasuna hobetzeko erabiltzen diren WCAG 2.0 gidalerroak erabili dira bisitariei irakurketa erraztuz.

Aipatzekoa da oso klik gutxiren bidez irits daitekeela edozein informazio eta edukira. Honi esker, hizkuntza grafiko eta egitura bera mantentzen da wegunearen eduki gehienetan.

Azpimarratzekoa da ere kolore paleta sinple bat eraiki dela kontraste egokiak sortzen dituena.

Edonolo ere, eta oinarri horien arabera diseinatu eta garatu nada ere, web orriak bilatzaile oso eraginkorra du, eranbiltzailea bilaketak egiten laguntzen duena.

Web orri hau 3 atal nagusitan banatzen da bisitariak izan ditzakeen interesak kontuan hartuta: herria, Udala eta ZU! Zure Udala (tramiteen gunea).

Herriaren atalean aurki daiteke Errenteriaren historiari buruzko informazioa, nola iritsi, turismoa, museo eta erakusketak, gidak etab.

Udalaren gunean denetan formalena da. Bertan jasotzen dira organoak, delegazioak zein organigramak, besteak beste.

Azkenik, ZU! Zure Udalaren atalean udala zerbitzu gisa azaltzen da: tramiteak, kontratazio gaiak, udalak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko informazio orokorra, eta abar.