Gabonak direla-eta, aldaketak izango dira udal kirol-instalazioetan

Gabonak direla eta, kirol instalazioen ohiko ordutegia aldatu egin da; egun batzuetan ordutegiak aldatu egingo dira, eta beste batzuetan, berriz, itxita izango dira.

Lehenengoen artean daude aaenduaren 24a eta 31. Bi egun hauetan bai Galtzarabordako Udal Kiroldegia eta baita Fanderiako Udal Igerilekuak ere ohi baino lehenago itxiko dituzte; izan ere, egun horietako erabilera ordutegia 14:00etan bukatuko baita.

Gabonetako jai egunetan, ordea, bi kiroldegi hauek ez dituzte ateak irekiko; hau da, abenduaren 25ean eta 2019ko urtarrilaren 1ean eta 6an instalazioak jendearentzat itxita egongo dira.