Aitzol Gogorzaren eta Mikel Arrietaren egoeraren inguruko erakunde adierazpena egin du Errenteriako Udalak

Giza Eskubideak 2018-12-28 | 0

Hau da, hitzez-hitz, Errenteriako Udalak Aitzol Gorgorzaren eta Mikel Arrietaren inguruan alderdi guztien aldekotasunaz onartu duen erakunde adierazpena:

ERRENTERIAKO UDALAK AITZOL GOGORZA ETA MIKEL ARRIETA HERRIKIDEEN EGOERAREN INGURUAN ADIERAZTEN DU:

LEHENENGOA: Udal batzarrak eskumena duten agintariei eskatzen die aintzat har ditzatela indarrean dagoen estatuko legedia eta nazioarteko estandar zorrotzenak, halako moldez non gaixotasun sendaezin oso larriak dituzten presoak hirugarren graduan sailkatu eta espetxetik atera ahal izango dituzten arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalarengatik.

BIGARRENA: Udal batzarrak Gobernu zentralari eta, bereziki, Espetxe Erakundeei eskatzen die zaindu dezatela errespetatzen dela espetxeratu guztiek bizitzeko, osotasunerako eta osasunerako duten eskubidea, uste baitu botere publikoek sentsibilitate berezia erakutsi behar dutela espetxe-politika zuzendu behar duten printzipioak, eta, zehazki, Espetxe Erregelamentuaren 104.4 artikulua aplikatzen.

HIRUGARRENA: Hori dela eta, Udal batzarrak eskatzen du indargabetu dezatela Espetxe Erakundeen idazkaritza Nagusiaren 3/2017 instrukzioa eta zuzendu dezatela Barne Ministroak adierazitako irizpidea, zeinaren arabera gaixo dagoen preso bati bi hilabeteko epean hiltzeko berehalako arriskua duenean bakarrik emango zaion baldintzapeko askatasuna, irizpide horrek urratzen bailituzke bai legalitatea eta humanitate-oinarrizko printzipioak bai halako erabakia ustez hartu beharko lukeen personal medikoaren printzipio deontologikoak.

LAUGARRENA: Udal batzarrak Gobernu zentralari beste behin ere eskatzen dio euskal erakundeekin partekatu eta adostu dezala espetxe politikaren orientazioa.

No comments yet.

Utzi erantzuna