Argazki zaharra: autobus publikoak

Argazkia: Euskotrenen artxiboa/Burdinbidearen Euskal Museoa

Autobus publikoak herriaren paisaiaren zati dira. Jakina, ez dira berriak. Adibidez, Errenteria eta Donostia lotzen dituen garraio publikoaren lehen trazak ezagutzeko 1890eko ekainaren 13ra joan behar da, orduan abiatu zelako bi udalerriak lotzeko garraio publiko zerbitzua, mandoek mugiarazten zituzten tranbiekin; motor elektrikoa zuten tranbiek 1897an ordezkatu zituzten mandoak. 1953an, tranbien ordez, indar elektrikoarekin mugitzen ziren autobusekin hasi ziren bidaiariak handik hona eramaten, trolebus ezagunak. Eta azken horiek 1974an hasi ziren trukatzen diesel motordun autbusekin. Aurreko zerbitzuak Donostiako Tranbia Konpainiak kudeatu zituen. 1990an hasi zen Lurraldebus errepideko autobus garraioa ematen.

Irudian, trolebus bat Errenterian, 1963 urte inguruan.

Argazkia: Euskotrenen artxiboa/Burdinbidearen Euskal Museoa.

Errenteria Herri Bizia aldizkariaren 8. zenbakian argitaratutako artikulua.