Ibilbide osasungarri berria du Gabierrotak

Errenteriak kirol instalazio berria du, Gabierrotako plazan kokatutako ibilbide bio-osasungarri bat.

Parkea ariketa ugari egiten laguntzen duten hamaika elementuk osatzen dute: hankak eta besoak mugitu, oreka hobetu, eta abar. Inbertsioa guztira 10.000 eurokoa izan da.

Espazio berri honen instalazioa kokatzen da aire librean kirol praktika areagotzeko helburu estrategikoaren baitan, herriko hiri espazioek eskaintzen dituzten aukerak erabiliz. Erabilera librekoa da, jarduera fisikoa herritar guztien eskura egon dadin.

Ildo horretan, 2017ko ekainean Errenteriako Udalak onartutako “Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Integralak” helburu estrategikoen artean jasoa du hainbat tresna eduki behar dituela, esku-hartzeak barne hartzen dituzten irizpide orokor batzuk, hirigintzaren eremuan bizitza aktiboa sustatzeko eta hiri osasungarri bat egiteko.

Instalazio mota hau Errenteriako beste toki batzuetara zabalduko da, hiruhileko honetan beste bi parke eraikitzea aurreikusita baitago.