Igeriketa-lehiaketa dela eta, larunbat arratsaldean Galtzarabordako igerilekua itxi egingo da

Igeriketa lehiaketa burutuko dela eta, datorren larunbatean, urtarrilaren 12an, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekua itxita egongo da arratsaldeko 14:30etatik aurrera.

Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian.

Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Udal Igerilekua erabili ahal izango dute.