Musika Ekoizpen ikastarorako izen-emate epea astelehenean zabalduko du Errenteria Musikalek

Gazteria | Hezkuntza | Kultura 2019-01-10 | 0

Errenteria Musikalek antolatutako Musika Ekoizpen ikastaroan izena emateko epea urtarrilaren 14tik 24ra egongo da zabalik.

Bereziki, 14-19 urte bitarteko gazteei zuzenduta badago ere, edonork parte hartu dezake. Ikastaro honek lau hilabeteko iraupena izango du (90 min astero) eta bertan rap abesti baten oinarria ekoizten, DJ saio bat prestatzen, maketa bat grabatzen, edo soinu banda bat sortzen ikas daiteke aurretik musika ezagupenik eduki gabe.

Informazio gehiago: Errenteria Musikaleko bulegoetan (943 449633) edo musikal.errenteria.eus helbidean.

No comments yet.

Utzi erantzuna