Igandean XVII. Futbol-7 Errenteria Torneoaren bigarren fasea hasiko da

Kirola 2019-01-11 | 0

Igandean, hilak 13, XVII. Futbol-7 Errenteria Torneoaren bigarren fasea hasiko da, non 50 taldek parte hartuko duten.

Lehenengo fasea abenduaren erdialdean bukatu zen, Autos Iztieta izan da txapelduna, eta jarraian Albañilería Dorronsoro taldea.

Bestalde, lehenengo mailara igo ziren The Warriors, Kamox Izargorri eta Ekogarbi taldeak.

Bigarren mailara jaitsi ziren Roisa Ventanas y Cerramientos, Izar eta Cafetería Anaiak Berr taldeak. Bestetik, 3. mailara jaitsi zirenak Astarbe Sagardotegia, Gobe Instalaciones y Montajes Eléctricos, Ciclos y Caravanas Oiartzun, P.M. Errenteria, Go-Spray eta Mr. Bricolage taldeak dira.

Amaitzeko, mailaz igotzea lortu zuten 3. mailako taldeak ondorengoak dira: Orereta Auto, La Taska de Gros, Briko Café Altzibar, Pirpira Café, Vodka Juniors eta Talleres Errondo.

No comments yet.

Utzi erantzuna