Argazkigintzari lotutako bi ikastaro monografiko antolatu dituzte Xenpelar Tailerretan

Gazteria | Kultura 2019-01-15 | 0

Datorren urtarrilaren 28tik aurrera argazkigintzari lotutako bi ikastaro monografiko antolatuko dira Xenpelar Tailerretan.

Batetik, gazteei zuzenduriko Irudien edizioa mugikorrarekin ikastaroa izango da (12-17 urte). Bertan, irudia editatzen ikasiko da aplikazio mugikorrak erabiliz. Helburua izango da argazki erakargarriagoak sortzea testuak gehituz, efektuak erantsiz eta ukitu txikiak eginez.

Ikastaroa 4 egunez luzatuko da, urtarrilaren 28 eta 30 eta otsailaren 4 eta 6an, 17:30-20:30 ordutegian Xenpelar Tailerretan (Merkatuzar) izango da eta 20,40€ko kostua izango du.

Jarduera guztiak erreminta mugikorren bidez burutuko dira, beraz, ezinbestekoa izango da parte-hartzaile guztiek nahikoa espazio duen smartphone bat izatea, erabiliko diren aplikazio guztiak instalatu ahal izateko.

Bestetik, helduei zuzendutako Ikus-entzunezkoak aurkezteko erremintak ikastaroan, argazki eta bideoak modu erakargarri batean sareratzeko erabil daitezkeen tresna eta aplikazioak ikusiko dira.

Ikastaroa 2 egunetan izango da, otsailaren 5 eta 7an, 17:30etik 20:30era Xenpelar Tailerretan eta 30,60€ko prezioa du.

Parte-hartzaile bakoitzak argazki propioak izan beharko ditu, hauekin praktikatu eta online portfolio bat sortzeko helburuarekin. Aldi berean, argazki eta bideoak interneten ondo posizionatzeko beharrezkoak diren oinarrizko irizpideak emango dira.

Matrikula Niessen Kulturgunean astelehenetik ostiralera egin ahal izango da, 10:00-13:00 / 17:00-20:00 ordutegian, urtarrilaren 25a arte. Informazio gehiago 943 449 634 eta xenpelar@errenteria.eus helbidean.

Eskuorria hemen deskargatu daiteke.

No comments yet.

Utzi erantzuna