‘Eskola Kirola’ri dagozkion dirulaguntzak eskatzeko epea, zabalik

2018-2019 denboraldiko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik da, bai kirol entitateentzat eta baita familientzat ere.

Izan ere, aurten, berrikuntza gisa, laguntza lerro berri bat ireki dute Errenterian egiten den Eskola Kirolan parte hartzen duten haurrak dituzten familientzat. Laguntza hori familiek ordaintzen duten kuotaren %100 izatera irits daiteke.

Zehazki, lerro honen xedea da diru-laguntzak ematea, Errenterian kokaturiko ikastetxeek eta ikasleen guraso-elkarteek (IGE) antolatutako eta ikastetxeetan burutzen diren Eskola Kirolako programetan diharduten 2018-2019 denboraldiko erabiltzaileei; hau da, 2018ko urriaren 1etik 2019ko ekainaren 30 bitarte egindakoak.

Laguntzak hauek bideratuta daude Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Gizarte Larrialdietarako Laguntza edo antzeko laguntzak kobratzeko programetan sartuta dauden familiei.

Eskatzeko epea otsailaren 1ean amaituko da.

Informazio guztia (dokumentazioa, eskabideak,…) udal web orrian dago eskuragarri.