Zabalik da Udal Euskaltegian izena emateko epea

Zabalik da Errenteriako Udal Euskaltegian izena emateko neguko kanpaina.

A1, A2, B1, B2 eta C1 mailako tituluak lortzeko matrikula egin ahal izango da. Erritmo eta ordutegi desberdinak izango dira aukeran.

Langabetuek matrikula doan izango dute, eta bestela hobariak ere izango dira.

Izena emateko:

943449680 telefonoa

euskaltegi@errenteria.eus

Mikel Zabaleta, 14