0 eta 3 urteko haurrak dituzten familiek tailer sensorial batean parte hartu ahal izango dute bihar

Bihar, larunbata, Egiluze ikastetxeak tailer sensoriala egingo du 0 eta 3 urte arteko haurrak dituzten familientzat.

Tailerra doakoa izango da eta 10:30ean hasiko da Merkatuzarren.

Ekintza honek “Negua” izango du gai nagusi eta bertan haurtzaroaren garapenerako eta erlaxaziorako gakoak emango dituzte dinamika batzuen bitartez.

Tailer hau, Egiluze ikastetxeak duen esperimentazio gelan egin zuten. Bertan izan zuen arrakasta eta ikusgarritasuna dela eta, erabaki dute herritar guztiei irekitzea, herrian dauden haur eta familia guztiek esperientzia hau izan dezaten.

Egitasmo honetan jatorri anitzeko ekintzak biltzen dira: pedagogiarekiko konfiantza, mindfulnessa eta Montessoriko materialak erabiltzen dira.