2019ko eskola igeriketa kanpaina abian da

Errenteriako Udalak eskola igeriketa kanpainaren edizio berri bat jarri du martxan. Kanpaina 2019ko urtarrilaren eta ekainaren artean garatuko da, 20na eguneko iraupena izango duten zenbait txanda desberdinetan. Aurten Errenteriako ikastetxe guztietako 350 haur baino gehiago ari dira parte hartzen.

Igeriketa sustatzeko kanpaina honek praktikoa izatea du helburu. Parte hartzen duten ikasleek igeriketaren oinarrizko trebetasunak garatzea, baita jarduera fisikoa egiteko nahia areagotzea ere bilatzen du.

Programa hori Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago eta Fanderia eta Galtzarabordako igerilekuetan gauzatzen ari da.

Udalak kanpaina hau %80an finantzatu du gutxi gorabehera, eta Foru Aldundiak %20an. Hori dela-eta ez die familiei inolako gastu gehigarririk ekarri.

Horrez gain, azpimarratu behar da kanpaina honen asmoa ikasle guztiak integratzea denez, Errenteriako Udalak laguntzarako begiraleak dituela behar bereziak dituzten ikasleak artatzeko. Kontuan hartuta, gainera, ikastaroak Errenteriako haurrek egiten dituztela, ikastaro guzti-guztiak euskara hutsez ematen dira.