‘Egin zaidazu bisita’ bideoklipa aurkeztu dute 170 pertsona baino gehiagoren aurrean

Errenteriako Udalak  Egin zaidazu bisita abestiaren bideoklipa aurkeztu du Niessen kulturgunean gaur, larunbatean. Ehun eta larogei lagun inguru hurbildu dira Leire Martinez (La Oreja de Van Gogh), Jonatan Camacho eta David Escudero (Sonakay), Mikel Markez, Lynda Chinedu Phillips, Asmae Barrouz eta Jon Santos abeslariek nahiz herriko hiru koruk (Zaria, Andramari eta Landarbaso) kantatutako abestiaren bideokliparen lehen emanaldira.

Bideoklipean herriko jende eta eragile desberdinetako kideek hartu dute parte; denera jatorri, adin, auzo nahiz lanbide desberdinetako hogeita hamar errenteriarrek baino gehiagok lan egin dute proiektua aurrera ateratzko. Gainera, herriko hainbat lokalizazio erabili dira dituzte dekoratu gisa. Proiektuaren helburua da Errenteriak duen aniztasuna balioestea, elkarbizitzaren mezua zabaltzea eta Errenteria herri abegitsua dela adieraztea.

Dejabu antzerki taldeko Ainara Gurrutxagak aurkeztu du  ekitaldia. Bertan, Errenteriako alkateak, Julen Mendozak, nahiz bideoklipeko hainbat parte hartzailek hartu dute hitza aurkezlearen galderei erantzuteko. Ekitaldira jendea sartzen zen bitartean Kamelanos Adiquerar elkarteko bi kidek girotu dute aretoa kaxoi flamenkoa joz. Ekitaldiaren amaieran, berriz,  bertaratuek elkarrekin iritziak eta inpresioak partekatu dituzte; hain justu, bideoaren freskotasuna izan da aipagarrienetako bat.

Era berean, ekitaldiaren aurkezpenean gogoratu dute bideoaren protagonista hainbatekin, laster, komunikazio kanpaina bat jarriko dela martxan, herriko hemezortzi autobus geltokitan ikusgai izango dena.

http://herribizia.errenteria.eus/bisita