Ate irekien saioak egongo dira aste honetan herriko ikastetxe publikoetan

Datorren astelehenean ikastetxeetako matrikulazio epea irekiko dela eta, ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte herriko ikastetxe publikoek haien hezkuntza eskaintza ezagutarazteko. Saio horiek aste honetan egingo dituzte:

Bizarain Ikastolak egiteko duen ate irekien jardunaldia:

  • Urtarrilak 22 eta 24an, 16:30etan izango da, Beraun eraikinean (Juan Crisostomo Arriaga).

Cristobal Gamoni dagokionez:

  • Urtarrilak 21, 22 eta 23, 16:15etik 17:15era, C. GAMON eraikinean (Sorgintxulo, 6), ate irekien eguna.
  • Urtarrilak, 24, 16:30ean bilera informatiboa.

Azkenik, Koldo Mitxelena Herri Ikastetxearen kasuan:

  • Urtarrilak 22, 23 eta 24, 16:45ean, Markola eta Olibet eraikinetan.
  • Urtarrilak 25, 16:45etan, Biteri eraikinean.