Zumba maratoi solidarioan jasotako dirua Mindara Elkarteari eman diote gaur

Abenduaren 22an “Zumba maratoi solidarioa” izan zen Galtzarabordako Udal Kiroldegian. Guztira 85 pertsonek hartu zuten parte. Hasierako saioan, haurrei zuzendutakoan, 10 neska-mutil aritu ziren eta helduentzako saioan, berriz, 75 lagun. Parte hartzaile horien ekarpen ekonomikoari eta 0 lerroan jasotako diruari esker, 581 euro bildu ziren.

Diru-kopuru hori, osorik, Errenteriako Mindara Elkarteari eman diote ekitalditxo honetan. Ekarpen honekin Udalak babestu egin nahi du Mindara Elkarteak dibertsitate funtzionala duten pertsonen alde egiten duen lana. Ekarpen ekonomiko honi esker Mindara Elkarteak familia gehiago laguntzeaz gain, gizarte lan izugarri hori egiten jarraitu ahal izango du.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkie jarduera horretan parte hartu zuten guztiei.