Datozen egunotan egongo diren hiri-mantenuko lanak eta afekzioak

Hainbat mantentze lan egingo ditu Udalak datozen egunotan eta honako afekzio hauek aurreikusten ditu:

Juan de Olazabal 4-6 (lan berria)

Argiteri publikoa hobetzeko lanak egingo dituzte ostiralean, hilak 25, goizean. Hori dela eta, hiru aparkaleku kenduko dituzte Juan de Olazabal 4-6 zenbakien parean.

Lartzabal auzoa, 1 eta 7 zenbakiak (lan berria)

Eguberrietako argiteria kentzeko lanak bukatzen ari dira eta horretarako ostiral goizean, urtarrilaren 25ean, bina aparkaleku bertan behera utziko dituzte Lartzabal auzoko 1 eta 7 zenbakien parean.

Sorgintxulo kalea 3eta Alexander Flemimg 6 (lan berriak)

Urtarrilaren 25ean goizean egingo diren inausketa lanak direla eta, bi gune horiek balizatuko dituzte bezperan, eremu horietan kotxerik ez daitetzen egon.

Nafarroa etorbidea, 17-19, atzekaldea

Ostiralean, hilak 25, Nafarroa etorbideko 17-19 zenbakien atzekaldean hodi biltzailearen garbiketa egingo dute. Horretarako ibilgailuez libre egon behar du gune horrek eta, beraz, eremua balizatuko dute.

Erramun Astibia kalea

Bihar hasi eta datorren ostegunera arte, ur-mozketa puntualak egongo dira goizetan Erramun Astibia kaleko 3-5-6-7-9-10-11-12-13-15 zenbakietan ur neurgailuak aldatzeko.

Urdaburu kalea, 9

Inguruan egingo diren lanak direla eta, bi aparkaleku kenduko dituzte Urdaburu kalearen 9 zenbakiaren parean bihar hasi eta otsailaren 15a arte.