Udala 1077 luminaria aldatzen hasi da

Errenteriako Udalak Iztieta-Ondartxon, Txirrita-Maleo industrialdean, Galtzarabordan eta Alaberga Behekoan 1.077 luminaria hornitu zein muntatze-lanak hasi ditu gaur. Lanak datozen bost hilabeteetan gauzatuko dituzte eta argiteri publikoan iaz egindako aldaketei jarraipena emango diete.

Jardueren helburu nagusiak dira argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea eta herriko segurtasuna indartzea. Horretarako gaur egun dauden argiak aldatu eta horien ordez LED teknologia duten argi berriak jarriko dituzte, baita argiztapena kontrolatzeko sistema adimentsua jarri ere. Gainera, oinarri sendoak finkatuko dira pixkanaka udalerri adimentsua eraikitzeko, non argien bidez beste sistema batzuk jarri ahal izango diren, esate baterako, kartel informatiboak, IP ahotsa, wifia, ingurumen-parametroak neurtzeko sentsoreak, etab.

Leycolan, S.A.L. enpresa arduratuko da horniduraz eta 518.484,15 euroko koste totala izango du, BEZ barne. Lanak datozen bost hilabeteetan egingo dituzte.

2015 eta 2017 urteen artean 1.010 luminaria ordezkatu ditu Udalak. Errenteriako Hirigune Historikoa eta Beraun, Alaberga Goikoa, Kaputxinoak eta Agustinak auzoetako argiteria publikoan argiztapena hobetzeko eta energia kontsumoa murrizteko.

Hortaz, 2015-2019 urteetan egindako ekintzen bidez, Errenteriako argiteria publikoaren %41a gutxi gora behera LED teknologiakoa izatea lortuko da, 2.087 luminaria inguru guztira.

Jarduketa hauekin aurrerapauso handia egingo da Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP) gauzatzeko bidean.