Bide publikoan aparkalekua arautzen duen zerbitzua eskaintzeagatik (TAO) tasa ordaintzeko epea, zabalik

Bide publikoan aparkalekua arautzen duen zerbitzua eskaintzeagatik (TAO) tasari dagokion 2019ko ekitaldiko Kobratze Errolda egin eta ordainagiriak jaulki direlarik, kobratzeko borondatezko epeari hasiera eman zaio, ondorengo xehetasunak kontutan hartuz:

Ordaintzeko epea:

– 2019ko urtarrilaren 30etik martxoaren 5a arte, biak barne.

Ordaintzeko modua:

Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean, hau da, martxoaren 5ean, baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriak posta bidez igorriko dira zergadunak adierazitako helbidera, Udalaren ZU! arreta zerbitzuan edo edozein entitate laguntzailetan ordain daitezen.

Edozein arrazoi dela medio dagokion kuota ordaintzeko ordainagiririk ez dutenak Udaleko arreta zerbitzura gertura daitezke astelehen, asteazken eta ostiraletan 7:30etik 15:00etara eta astearte eta ostegunetan 7:30etik 20:00etara, ordainketa burutu ahal izateko ordainagiriaren kopia bat bertan emango baitiete.