Datozen egunotan egongo diren hiri-mantenuko lanak

Beraun | Fanderia | Hiri Mantenua | Kaputxinoak 2019-02-05 | 0

Hainbat mantentze lan egingo ditu Udalak datozen egunotan eta honako afekzio hauek aurreikusten ditu:

Nafarroa etorbidea

Argiteria berritzeko lanak direla eta, aparkaleku batzuk bertan behera geldituko dira aste honetan. Ostegunean, hilak 7an, Nafarroa etorbidean, gasolindegitik Kaputxinoetako tuneleraino doan tartean. Ostiralean, aldiz, gasolindegia eta Nafarroa biribilgunea lotzen dituen tartean.

Beraun frontoiaren aurrekaldea

Beraun frontoiaren aurrealdea balizatu dute, zuhaitz bat erortzeko arriskuan baitago, eta gaur egingo dituzte beharrezkoak diren lanak.

Fanderia 1-7

Bihar hasi eta otsailaren 8ra arte Fanderia 1-7 gunean hodi biltzailearen garbiketa lanak egingo dituzte. Hori dela eta eremuan ezin duenez ibilgailurik egon, aparkaleku horiek gaur balizatuko dituzte.

Sorgintxulo 5

Bihar Sorgintxulo 5 gunean hodi biltzailearen garbiketa lanak egingo dituzte. Hori dela eta eremuan ezin duenez ibilgailurik egon, aparkaleku horiek gaur balizatuko dituzte.

Kaputxinogaina 11-12-13

Kaputxinogaina 11-12-13 gunea balizatuko dute ostiralean, atzekaldeko bidegorrian saneamenduko eta konponketa lanak egingo dira eta. Lanak astelehenean hasiko dituzte (otsailak 11) eta gutxienez bi aste iraungo dute.
Gune horretan ezin izango du ibilgailurik egon.

No comments yet.

Utzi erantzuna