Errenteriako Indoor Triatloiaren emaitzak

Kirola 2019-02-06 |

Pasa den larunbatean, otsailaren 2an, Fanderiako udal instalazioetan Errenteriako Indoor Triatloia izan zen eta guztira 36 kirolarik hartu zuten parte. Triatloian 500 metro igeri, 8 km bizikleta estatikoan eta Fanderia auzoko bidegorrian zehar 3,25 km-ko lasterketa egin behar ziren.

Giro ona lagun, parte-hartzaile guztiek lehiaketan bere onena eman zuten. Amaitutakoan lunch bat egin zen eta kategoria bakoitzeko irabazleei sariak eman zitzaizkien.

Gizonezkoen mailan Unai Cantalapiedra izan zen irabazlea eta bere atzetik Ion Pombar eta Alex Oier Mendizabal sailkatu ziren. Emakumezkoen mailan Lourdes Montilla izan zen irabazlea, bigarrena Ursi Walliser eta hirugarrena Oihana Amundarain.

Taldekako lehiaketan gizonezko mailan Miguel Mazak, Beñat Lekuek eta Iñigo Sardonek osatutako taldeak irabazi zuen, eta emakumezko mailan Iratxe Beitiak, Leire Blazquezek eta Arantxa Zapatak osatutako taldeak irabazi zuen. Mistoan, berriz, Erika Amundarain, Jon Ander Amundarain eta Joseba Mateosen taldeak irabazi zuen. Familia ekipoen kategorian Carmen Dos Santosek, Aimar Lopezek eta Eukeni Lopezek osatutako familiak irabazi zuen.

Probaren laburpena bideo honetan ikus dezakezue:

Comments are closed.