Gazteentzako etxebizitza komunitarioa: logelen zozketan parte hartzeko izena emateko epea, bihartik aurrera zabalik

Gazteen etxebizitza komunitarioaren eslepeinerako zozketan parte hartu nahi duten gazteek eskaera egin dezakete otsailaren 8tik otsailaren 27ra arte ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan (Herriko plaza, 1), astelehen, asteazken eta ostiraletan 7:30etik 15:00etara, edo astearte eta ostegunetan 7:30etik 20:00etara edo online.

Etxe komunitarioko logelen zozketan parte hartu ahal izango dute Errenteriako udalerrian erroldaturiko 18 eta 30 urte bitarteko gazteek eta benetan herrian bizi direnek, gutxienez aurreko sei hilabeteetan esleitzeko deialdiaren iragarkia argitaratzen denetik. Gainontzeko baldintzak dira zerga eta betebeharretan egunean egotea, etxebizitza propiorik ez izatea eta urtean 26.000 euro gordineko diru sarrerak izatea gehienez.

Aldi berean, zozketan parte hartzeko ezinbeztekoa da inprimakiak behar bezala betetzea eta agiri osagarriekin batera (NANaren edo legez ordezkatzen duen dokumentuaren kopia) aurkeztea eta erregistratzea ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan edo online.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, gazteria@errenteria.eus helbidera idatzi, gazteria.errenteria.eus orrialdea ikusi, 943449600 telefonora deitu edo Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan zein Merkatuzar eraikineko (Pablo Iglesias, 3) hezkuntza eta gazteriaren bulegoetan galdetu daiteke.