‘Egin zaidazu bisita’ abestiaren kanpainako argazkiak ikusgai izango dira gaurtik aurrera autobus geltokietako markesinetan

Errenteriako Udalak aurreko hilaren 19an aurkeztu zuen Egin zaidazu bisita abestiaren bideokliparen harira, eta bertan parte hartu zuten hamalau protagonistarekin, ostiral honetan komunikazio kanpaina bat jarriko da martxan herriko hemezortzi autobus geltokitan. Horren helburua da herri osoan zehar, auzo desberdinetan, Errenteriak duen aniztasuna balioan jartzea, elkarbizitzaren mezua zabaltzea eta herri abegitsua dela adieraztea. Irudietan ikus daitekeen bezalaxe ongi etorria emateko keinua egiten dute kanpainan parte hartzen duten herritar desberdinek.

Plano honetan daude jasota markesinen kokapenak.

Egunera arte Egin zaidazu bisita bideoklipak 23.000 ikuskatzetik gora izan ditu Herri Biziaren Youtube eta Facebook kontuetan.

Aurkezpen ekitaldiko argazkiak

Urtarrilaren 19an bideoklipa aurkezteko ekitaldia egin zuten Niessenen. Hona hemen egun horretako argazkiak.