Azeri Dantza ikasteko bigarren entsegu irekia ostegunean izango da

Inauteriak | Kultura 2019-02-11 | 0

Herritarrek Azeri Dantza ikas dezaten, entsegu irekiak antolatu ditu Ereintza Dantza Taldeak. Bigarren saioa ostegunean izango da, hilak 14, 20:00etan, Merkatuzarren.

Urteak dira Ereintza Dantza Taldeak ematen diela hasiera Errenteriako inauteriei. Azeri dantzarekin herriko kaleak girotzen dituzte urtero eta Herriko Plazako emanaldiaren Inauteriei hasiera ematen zaio ostegun gizenez.

Dantza “zirikatzailea eta dibertigarria” da azeri dantza, Inauterietako Jai Batzorderen eta Ereintza Dantza Taldearen esanetan. Festa “herrikoiagoa” egin nahi dute, eta dantza taldeko kideez gain, herritarren parte hartzea bultzatu nahi dute. Azpimarratu dute “dantzez baino, jolasez osatua” dagoela azeri dantza, eta “edonork dantzatzeko modukoa” dela, ez baitu inongo konplikaziorik

Hau horrela, ostegunekoaz gain, beste 2 entsegun egun ere proposatu dituzte: otsailaren 21a eta 27a.  Biak ala biak ordu eta toki berean.

Herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko gonbita, “inauteriek herrian azken aldian hartu duten goranzko joerarekin” jarraitzeko. Parte hartzeko interesa izanez gero, mezua bidali behar da kultura@errenteria.eus edo ereintzadantzataldea@gmail.com helbidera.

No comments yet.

Utzi erantzuna