Astelehenean irekiko dute Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaintzeko epea

Udal komunikabidea 2019-02-12 | 0

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2019ko zerga ordaintzeko borondatezko epea astelehenean, otsailak 18, hasiko da eta apirilaren 5ean bukatuko da, biak barne. Helbideratutako erreziboak, beti bezela, epearen azken egunean kobratuko dituzte.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.

Zergadunek beren ordainketak Udal honen ZU! Arreta Zerbitzuan edo edozein entitate laguntzailetan ordain ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

No comments yet.

Utzi erantzuna