Endika Garcia errenteriarra, Espainiako arku-tiro txapelduna junior mailan

Irudia: Diarko kluba

Endika Garcíak, Donostiako Diarco klubeko jaurtitzaileak, Espainiako arku-tiro txapelketa irabazi zuen joan den asteburuan Benalmadenan (Malaga).

Endikak finala irabazi zuen 143-141 estu batez. Errenteriako jaurtitzaile gazteak aurreko probetan aurkari guztiak gailendu zituen. Final laurdenetan 141-134 irabazi zuen eta final erdietan ere aurkariaren aurretik gelditu zen (146-144).