Inauterietan herritarrak dantzan jarriko ditu Oarsoirriak taldeak Zirkuaren Musikalarekin

Oarsorriak taldeak, inauterietarako herritarrek hautatu duten gaiarekin bat eginez,  OarsoIrriak Zirkuaren Musikala ekimena antolatu du eta bertan parte hartzeko gobitea luzatu nahi diete errenteriar guztiei.  Martxoaren 2an izango da hori.

Honen arabera, familiek musikaz beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dute. Ibilbidean zehar geldialdiak egingo dituzte eta taldeka koreografiak dantzatuko dituzte. Gainera, ‘Gure Zirkua’ proiektuaren kantarekin osatutako dantza kolektibo berezi bat ere egongo da: ‘Herriko txikienetatik handienetara gorputza elkarrekin astintzeko aukera izango dute’, esan dute.

Ondorengo egitaraua proposatu dute:

  • 12:00etan: Familien kalejiraren irteera Merkatuzarreko plazatik abiatuta. Ibilbidean zehar musika eta dantza izango da. Merkatuzar Plaza, Foru Plaza (geldialdia), Biteri, Xabier Olaskoaga Plaza (geldialdia), Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza (geldialdia), Maria Lezo, Madalen kalea, Herriko plaza (geldialdia) Zumardia (geldialdia).
  •  13:00etan: Dantza kolektiboa Zumardian

Dantza kolektiboa ikasteko entseguak, otsailaren 16an eta 23an izango dira, 17:00etan, Merkatuzarren. Bideo bat ere grabatu dute, interesdunek etxean ere dantza ikasteko aukera izan dezaten.

Informazio gehiagorako oarsoirriak@gmail.com helbidera idatzi daiteke.