Larunbatean jarriko dira salgai inauterietako herri-bazkarirako tiketak

Inauteri batzordeko kideak gogoz eta ilusioz ari dira ekimen guztiak prestatzen. Besteak beste, eta azken urteetako arrakasta kontuan izanik, Herri bazkaria ere antolatu dute: martxoaren 2an izango da hori, 14:00etan, Merkatuzarren.

Bazkariaz gozatzeko tiketak 15 euroko kostua du helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Gainera, menu beganoa dastatzeko aukera ere izango da 15 euroren truke.

Tiketak larunbatean, hilak 16, jarriko dira salgai Xenpelar Kulturdendan (Zumardia) eta Aralar tabernan (Madalena kalea).

Inautei batzordekideek dei egin nahi diete herritarrei bazkari honetan parte hartzera eta aurtengo inauterien gaia den zirkua oinarritzat hartuta mozorrotuta bertaratzeko.

 

Helduentzako menua: 15 €

  •  Entsalada errusiarra
  •  Askotariko iberikoak
  •  Oilaskoa parrillan
  •  Torrijak
  •  Kafea
  •  Edariak

Menu beganoa: 15€

  •  Entsalada
  •  Gazta begano kroketak
  •  Linda McCartney hanburgesa eta saltxitxa parrilan
  •  Txokolate eta bainilazko tarta
  •  Kafea
  •  Edariak

Haurrentzako menua: 10 €

  •  Kroketak
  •  Oilaskoa parrillan
  •  Txokolate tarta
  •  Edariak