Astelehenean hasi eta bi astez Gaztañoko trenbide-pasagunea ibilgailuentzat itxita egongo da

Datorren astelehenean, hilak 25ean, Gaztañoko trenbide-pasagunea altxatu eta berritzeko lanak hasiko dituzte.

Lanek bi aste iraungo dute eta gauez egingo dituzte. Trenbidea erabat altxatuko dute eta egunean zehar behin-behinekoak jarriko dituzte zerbitzua emateko. Hori dela eta, ibilgailuek ezin izango dute hortik pasatu.

Gaztañora sarbidea, auzoko festetan bezala, Altxutik emango da.