Hezitzaile Eskola: “Antzerkia eta gatazken kudeaketa: elkarbizitza eraikitzen” monografikoa

Errenteriako Udalak antolatzen duen Hezitzaile Eskola programaren bigarren saioa izango da martxoaren hirugarren asteburuan. Larunbatean, hilak 16, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 bitarte eta igandean, martxoak 17, 10:00-14:00 bitarte, Merkatuzarren.

“Antzerkia eta gatazken kudeaketa: elkarbizitza eraikitzen” lelopean monografikoa Hik Hasiren eskutik izango da.

Saio honen helburua gizartea eraldatzeko antzerkiak eskaintzen dituen tekniketan trebatzea da.
Esther Uriak dinamizatuko duen monografikoan, antzerkiaren bidez gure errealitatea arakatu eta eraldatzeko aukerak aztertuko dira. Bestalde, gatazka baten aurrean irtenbideak esploratuko dira antzerkia erabiliaz eta pertsonal eta gizarterako konpetentziak gartuko dira antzerkiaren tekniketan trebatzen den bitartean.

Aisialdian haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileek izena eman dezakete martxoaren 8a arte gazteria@errenteria.eus helbidera idatziz, 943449606 ala 637589956 telefonoetara deituz edo gazteria.errenteria.eus webearen bidez.

Saioa euskaraz eta doakoa izango da.

Plaza mugatuak izango dira (gutxieneko partaide-kopura taldea osatzeko: 10 pertsona).