Musikaz gozatzeko aukera bikoitza egongo da Maria Magdalenaren basilikan asteburuan

Musikak Maria Magdalenaren basilika beteko du berriro ere asteburuan. Honako hontan, gainera, gozatzeko aukera bikoitza egongo da, larunbatean eta igandean egongo baitira kontzertuak.

Biharkoa Donostiako Iesu abesbatzak emango du 20:00etan, Francisco Ríos Lópezez zuzendaritzapean. Abesbatza hori 2013an sortu zen eta Gabonetako kontzertuak eskaini ohi ditu, GKEekin kolaboratzeaz gain.

Igande goizean, 12:15ean, Andra Mari abesbatzak eta Maria Magdalenaren Lagunak elkarteak elkarlanean antolatutako kontzertu berezia egongo da: Ipar haizea.

Kontzertu hori Itziar M. Galdós sopranoak, Per Arne Frantzen pianistak eta Marixi Sesma klarinetistak emango dute.

Igandekoan basilika betetzea aurreikusten dutenez, ateak irekiko dituzte jendeak kanpotik ere entzun ahal izan dezan.