Astelehenean hasiko da Udako Oporrak programan izena emateko epea

Astelehenean, martxoaren 4ean, irekiko da Udako Oporrak 2019 programan izena online emateko epea.

Errenteria Udalak jakinarazi du hurrengo astelehenean, martxoaren 4an, irekiko dela Udako Oporrak 2019 programan izena emateko epea online. Izan ere, epea martxoaren 22 bitartean egongo da zabalik, eta bertan Errenterian erroldatutako haur guztiek parte hartu ahal izango dute.

Iaz martxan jarri zen aplikazio informatikori esker herritarrak izena ematea eta ordainketa telematikoki egin ahal izango du oso modu erosoan, etxetik mugitu gabe tramite osoa. Izen-emate hauek telematikoki gazteria.errenteria.eus web orriaren bitartez egin ahal izanen dira astelehenetik aurrera.

Udako Oporrak 2018 programan parte hartu ahal izateko presentzialki ere egin ahal izango du izen-ematea nahi duenak martxoaren 11tik aurrera, horretarako inprimakia gazteria.errenteria.eus helbidean eskuratu daiteke eta aurkeztu beharreko dokumentazioa Zu! Zerbitzuan (Herriko Plaza 1) aurkeztu behar da.

Ordutegia ondorengoa da: astelehen, asteazken eta ostiraletan 7:30etik 15:00etara eta astearte eta ostegunetan 7:30etik 20:00etara.

Oporretan ere, aisialdi hezitzailearen aldeko apustua

Errenteriako Udalak herri hezitzailea eraikitzea du xede eta horretan jarduten du urtean zehar, programa ezberdinetan hezkuntza parekide, euskaldun, parte-hartzaile eta inklusiboa garatuz. Jakitun da haurrak direla gure herriaren oraina eta orainean aisialdiaz gozatzeko herria dela eskaini nahi dietena. Baina, era berean, jakitun da oraingo haurrak izango direla etorkizuneko Errenteria eraikiko dutenak eta zein garrantzia duen orainean balore eraikitzaileetan hezteak.

Helburu horrekin osatu dute aurtengoan ere Udako oporren eskaintza. Aurreko urteotan bezala, Txikiak eta Udalekuak izeneko programetan izena eman dutenen artean ez da zozketarik izango eta, alegia, izena eman duten haur guztiek izango dute modalitate horietan parte hartzeko aukera. Bi kanpaldien kasuan, aldiz, plazak mugatuak izango dira eta zozketara aterako ditu Udalak.

Prezioak hauek dira:

  • Txikiak: 41,30€
  • Udalekuak: 51,50€
  • Kanpamenduak: 206,00€

Bestetik, gogorarazi nahi dugu hobariak izango dituztela familia ugariek eta seme-alaba bat baino gehiago izena ematen duten familiek. Aurten ere, behar bereziak dituzten haurrei arreta emateko hezitzaileak kontratatuko dira.

Udalak animatu nahi ditu Errenterian erroldatutako edota bertako ikastetxeetako ikasle diren haurrak Udako oporren programan parte hartu eta herriko beste haurrekin batera aisialdi hezitzaileaz gozatzera.

Informazio gehiago, hemen.