Inauterietako tabernen itxiera-ordutegia: ZUZENKETA

Aste honetan Udalak jakinarazi du datorren asteburuan tabernek beranduago itxi ahal izango dutela inauteriak direla eta.

Erabakia oker zegoela antzeman da, ordutegiaren luzatzea martxoaren 1etik 2rako eta martxoaren 2tik 3rako gauetarako izango zela baitzioen, eta soilik izango da larunbatetik iganderako gauean (martxoaren 2tik 3ra).

Gainera, ordutegia ezberdina izango da tabernentzat eta diskoteka eta kafe antzokientzat.

Hortaz, inauterietan ixteko ordutegi muga honako hau izango da:

  • Tarbernak:

Martxoaren 2tik 3rako gauetan, goizeko 5:30ean.

  • Diskotekak eta kafe antzokiak:

Martxoaren 2tik 3rako gauean, goizeko 7:00etan.