U-33 lineak Gaztaño eta erdigunea lotuko ditu egunean 4 aldiz lanegunetan, eta U-34 deituko da zerbitzu horietan

Gaztaño | Mugikortasuna 2019-03-01 | 0

Datorren asteazkenetik, martxoaren 6tik, aurrera U-33 lineak Gaztaño eta erdigunea egunean lau aldiz lotuko ditu lanegunetan, eta U-34 deituko da zerbitzu horietan.

Horretarako, aipatutako linearen ibilbidea lanegunetako lau bidaiatan aldatu egingo da: goizetan, 10:10eko eta 12:10eko zerbitzuetan, eta arratsaldetan, 16:10eko eta 18:10ekoetan. Hortaz, zerbitzu horietan Xenpelarretik atera eta Morrongilleta/ Errioxa biribilgunea/ Altxu/ Gaztaño Aldapa C/ Aldapa B (aparkalekua)/ Aldapa B/ Aldapa A/ eta Lousada, ibilbidea egingo du, berriz ere ohiko ibilbidera itzultzeko Gaztelutxo biribilgunean.

Esperientzia pilotu bat da hau, eta urte bukaeran emaitzak ebaluatuko dira.

Zerbitzu honek Gaztañoko auzo elkarteak egindako eskaerari erantzun nahi dio: auzotarrei, eta bereziki adineko jendeari, hirigunerako komunikazioa erraztea.

No comments yet.

Utzi erantzuna