Udalak beste pausu berri bat eman du gardentasun politiketan eta datuak modu berrerabilgarrian erabiltzean

Errenteria 2025 Plan Estrategikoak bere egiten zuen lan ildoetako bat ongi konektatutako herri bat sortzea zen. Erronka honek, beste hainbat aspektuz gain, Udalak zuen antolaketa eredua eta sistema telematikoa birpentsatzera behartzen zuen, alde batetik; eta bestetik, informazioa erakusteko zuen modua. Zentzu honetan konpromiso bat hartu zen, gardentasunaren oinarria administrazio publikoaren informazioa modu errazean erakustea zela.

Konpromiso horretatik abiatuta gardentasun ataria ireki zen eta gaur atari horrek (https://gardentasuna.errenteria.eus/) bi ardatz berri ireki ditu: alde batetik, berreralbigarriak diren datuak modu irekian argitaratzeko espazio bat sortuz; bestetik, aurrekontuen inguruko informazioa modu bisualean interpretatzeko aukera ematen duen garapena txertatuz.

Open data. Informazioa modu librean eskuragarri.

Open Data edo datuak irekitzea Administrazio Publikoaren informazioa modu irisgarrian argitaratzea helburu duen praktika eta filosofia da. Horrela, muga tekniko edo legalik gabe, informazioa berrerabilia izan dadin herritar eta enpresengandik.

Modu honetan, sektore publikoko informazioa formatu irekietan jartzen da, sarbidea erreztuz eta bere berrerabilpena bermatuz, helburu komertzialetarako zein ez, norbanako zein enpresei.

Zentzu honetan datuak askatzea gobernu irekien aldeko pausuak ematea da, gardentasuna, parte hartzea, zerbitzu sena eta eraginkortasuna bezalako oinarrietatik abiatuz.

Zentzu horretan ere, datuak askatzen joateak potentzial ekonomikoa ere badu, informazio digitala duten hainbat produktu komertzialen oinarria baita. Beharrezkoa da, beraz, informazio publikoaren berrerabilgarritasuna bermatzea produktu eta zerbitzu berriak garatu ahal izateko.

Hortaz, momentu honetan Udalak herritarren eskura ditu 36 datu-multzo eta gero eta gehiago egongo dira.

Aurrekontuen inguruko informazioa modu errazean ikusarazten da.

Udal honek ulertzen du gardentasuna ez dela helburu bat, baizik eta egin beharreko bidea. Horregatik jarraitzen du gardentasun aktiboa delakoan sakontzen, hau da, ofizioz informazio ezberdina publikatuz Udaleko gardentasun atarian.

Baina batzuetan, informazio hori, batez ere aurrekontuekin zerikusia duenean zail izaten da ulertzen. Horregatik, hain zuzen ere, garatu da modulo bat oso modu errazean ikusarazten duena gastuen nondik norakoak.

Garapen berri honekin errezagoa da aurrekontuaren garapenari jarraipena egitea urtez urte. Tresna berri honek partidak elkarren artean konparatzeko aukera ematen baitu, sailez sail jarraipenak egin ahal izatea eta zifrak grafiko moduan ematea.