Udal baratze parkean partzela bat eskuratzeko deialdia zabaldu du Udalak

Udalak berriki ireki du Errenteriako Baratze Parkeko 77 udal baratzeen erabilera lizentziak emateko deialdia. Lur-sailak Arramendi gainean kokatuta daude. Guztira 77 lursail dira: 30metro koadroko 42 baratze eta 60 metro koadroko 35 baratze, hain zuzen.

Errenteriako Baratze Parkea, Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala, Baratze Parke Sarean sartuta dago eta sare honen bitartez informazioa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen da, erabiltzaileen zalantzei erantzuteko, informazioa trukatzeko edota ekitaldiak anotlatzeko.

Era berean, proiketu honen helburua barazkigintza ekologikoa eta ohitura osasuntsuak bultzatzeaz gain herritarren elkarbizitzarako topagunea izan nahi du.

Baratzeak erabiltzeko lizentziak urtebeterako emango dira eta gehienez, beste lau urte luza daiteke. Hartzaileak hainbat baldintza bete behar ditu eskaera egiteko, besteak beste, Errenterian erroldatuta egotea eta nekazaritzarako beste lursailik ez izatea.

Bestalde, baratzeak baremazioaren arabera esleituko dira eta familia ugariei eta langabetuei lehentasuna emango zaie.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 20a arte izango da, egun hori barne. Interesdunek Zu! Udal arreta zerbitzura jo dezakete horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan 7:30etik 15:00ak arte, eta astearte eta ostegunetan 7:30etik 20:00ak arte.

Online egiteko aukera ere izango dute hala nahiago dutenek.