Datozen egunotan egongo diren hiri-mantenuko lanak eta afekzioak

Fanderia | Galtzaraborda | Hiri Mantenua | Mugikortasuna 2019-03-05 | 0

Hainbat mantentze lan egingo ditu Udalak datozen egunotan eta honako afekzio hauek aurreikusten ditu:

Galtzaraborda hiribidea

Bihar, martxoak 6, Galtzaraborda hiribidea asfaltatuko dute, Aizkorri plaza eta Urbia plaza artean.

Zirkulazioa ez dute moztuko, baina lanek irauten duten bitartean txandako emango dute igarotzeko baimena.

Lanak osteguneko azken orduan bukatzea aurreikusten da.

Fanderiako frontoia

Ostegunean, martxoak 7, Fanderiako frontoian mantenu lanak burutuko dituzte. Horretarako beharrezkoa da eremuan ibilgailurik ez egotez. Beraz, bihar gune hori balizatuko dute.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna