Arkaitza eta KB tabernek jaso dituzte inauterietako mozorro lehiaketako sariak

Inauteriak | Kultura 2019-03-07 | 0

Tabernen arteko mozorro lehiaketako sariak Arkaitza eta KB tabernentzat izan dira aurtengoan. Guztira 11 izan dira inauterietako lehiaketa honetan, zirkuaren gaia ardatz hartuta, parte hartu dutenak: Landare, Kerala, Aker Pub, Sindikato, Xera Gastroteka, Gamon 14, Arkaitza, Cine Reyna, Etxeondo, Irrintzi eta Kb taberna.

Guztien artean, Arkaitza izan da arte ederretan aditu talde batek osatutako epaimahaiak aukeratu duena. Ondorioz, 500 euro jasoko ditu 2020ko inauterietan taberna mozorrotzeko materiala erosteko laguntza moduan.

Epaimahaikideen hitzetan, gaiaren trataera, originaltasuna, elementuen diseinu eta girotzearen arteko oreka ezin hobea lortu du Arkaitzak: “Irudimen handiarekin landu ditu aurkeztutako elementuak zirku kontzeptuan integratuz. Osagai guztiek bat egin dute zirku mozorroari osotasun bat emateko”.

Halaber, epaimahaikideek aipamen berezia egin nahi izan diote KB tabernari zirku beldurgarri bihurtu baitu taberna irudimen handiz, xehetasunak zainduz. Horren arabera, 250 euro jasoko dituzte datorren urteko mozorroa prestatzeko.

Horrez gain, lehiaketan parte hartu duten Errenteriako taberna guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete.

No comments yet.

Utzi erantzuna