Asteburuan bi txirrindularitza proba izango dira herrian eta trafikoan aldaketak eragingo dituzte

Asteburu honetan bi txirrindularitza proba jokatuko dira herrian: Errenteriako VI. Txirrindularitza Saria (infantil eta alebin kategorietan) eta San Marcos XCO lasterketa, 2019ko Euskadiko MTB XCO Openaren lehendabizikoa izango dena. Proba horietako bat larunbatean izango da eta bestea igandean.

Ondorioz, trafikoan eta zirkulazioan aldaketa ugari izango dira larunbatean.

Laguntasuna Txirrindularitza Elkarteak eta OTXEk Udaleko Kiroletako azpisailarekin elkarlanean antolatu dituzte proba hauek.

Probei buruzko informazio zehatza a eta trafikoan eragingo dituzten aldaketak ikus daitezke segidan:

Errenteriako VI. Txirrindularitza Saria, infantil eta alebin kategorietan

Martxoaren 9an, larunbatean, Errenterian burutuko da Laguntasuna Txirrindularitza Elkarteak Errenteriako Udaleko Kiroletako azpisailarekin elkarlanean antolatzen duen “Errenteriako VI. Txirrindularitza Saria”, infantil eta alebin kategorietan. Proba 16:30etik aurrera egingo da eta ordubeteko iraupena izango du.

Ibilbidea Nafarroa Etorbidean zehar egiten da, Gabierrota eta Iztietako biribilguneen artean, azkeneko horretaraino iritsi gabe. Alevinek hiru buelta emango dituzte eta infantilek, sei.

Open Euskadi MTB 2019

Euskadiko MTB XCO Opena, datorren igandean, martxoaren 10ean hasiko da San Marko gotorlekuan 11:00etan, OTXE Kirol Klubak antolatuta, Errenteriako Udaleko Kiroletako azpisailaren laguntzarekin. Kategoriaren arabera, hainbat itzuli emango dituzte.
Ohikoa den modura, kategoria guztiek ordu berdinean izango dute irteera, 2 minutuko aldearekin. Zirkuituari kategoria bakoitzak zenbait itzuli emango dizkio:

• Elitea Sub-23: 5 itzuli

• Elitea Emakumezkoak: 3 itzuli.

• Emakumezkoak-Junior-Master40: 3 itzuli• Master 30: 4 itzuli

• Kadeteak: 2 itzuli

Zirkuitua 5,8 km.-koa izango da Errenteriako San Marko mendian zehar. Irteera eta Helmuga San Marko Gotorlekuko aparkalekuetan egongo da. Izen-ematea 9:30ean hasiko da (federatuta egontea beharrezkoa da parte hartzeko) eta irteera 11:00etan izango da.

Euskadiko MTB XCO Openak 2019an hamaika lasterketa izango ditu martxotik iraila bitarte. Honela sendotuago bihurtu da Euskadi Txirrindularitza Federazioak, lurraldeetako Federazioek eta Klubek antolatutako zirkuitu klasiko hau. Aurten ere bere ezaugarri nagusiek bere hortan jarraituko dute, izen emateak doan izango dira eta konpetizio giro aparta sortuko da.

Trafikoan eta zirkulazioan aldaketak

Larunbateko txirrindularitza lasterketa dela eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruan hurrengo neurriak ezarriko ditu.

TRAFIKO-MOZKETAK

Martxoak 9, larunbata

– Mota: erabateko mozketa

– Iraupena: 16:00 – 18:00

– Mozketa: Nafarroa hiribidea (Galizia – Santa Klara – Gabierrota glorieten tartea). Galiziako glorieta trafikoari irekita egongo da.

LEKU ERRESERBAK

Ondoren zehazten diren lekuetan aparkatutako ibilgailuen jabeek, ondoan deskribatzen diren data eta ordutegietan, handik erretiratu beharko dituzte:

– Nafarroa hiribidea (Zumardia –Santa Klara glorieta).

– Martxoak 9, larunbata, 13:00tik 18:00 arte.

ZIRKULAZIOAREN GAINEKO NEURRIAK

Erdigunera mugituko diren gidariei gomendatzen zaie, lehen aipatutako mozketek dirauten bitartean, uko egin diezaiotela erdigunetik gidatzeari eta bere ordez ordezko bideak erabili ditzatela gomendatzen zaie, adibidez N-1 (sahiesbidea) auzoetara sartzeko erabiliz.

Ibilgailueen erabiltzaileek, kontutan hartu behar izango dute trafiko-mozketek dirauten bitartean:

– Ezin izango dela sartu ala atera Gabierrotako auzotik. Hori dela eta, auzotarrei gomendatzen zaie, bere ibilgailuak mozketa orduetan erabili nahi izatekotan, auzotik kanpo aparkatu ditzatela. Larrialdietarako sarrera/irteera bat egokituko da Gabierrotako Pasealekuan, Zubia tabernaren parean.

– Ezin izango dira erretiratu aparkatutako ibilgailuak, trafikoa berrireki arte (Nafarroa hiribideko 19an eta 27an kokaturiko aparkalekuak barne).

EGOKITUTAKO APARKALEKUAK

Arramendi parkeko zabalgunea (Lousada kalea) eta Fanderiako tenis-pista aparkaleku gisa egokituko dira. Baimendutako ordutegia, martxoaren 9ko 14:00etatik (larunbata), 18:00ak arte.

GARRAIO PUBLIKOA

Mozketak irauten duen bitartean, Zumardian, Gabierrotan eta Lartzabalen dauden geltokiak Diputazio Plazara aldatuko dira.