Kalez kale ibiliko dira igandean Iñude eta Artzainak

Inauteriak | Kultura 2019-03-07 | 0

Aurten hogeita bigarrenez, Orereta Ikastolako Iñude eta Artzainen konpartsa datorren martxoaren 10ean, inauteri-igandearen osteko lehen igandean, aterako da herriko kaleetara.

Koldo Mitxelena plazan ekingo zaio jaiari eguerdiko 12:00etan. Maria de Lezo, Xenpelar, Viteri, Alfonso XI, Pelotarien kalea, Kapitan Enea eta Viteri (txiki) kaleetan zehar Gamon Zumardira iritsiko da; eta han fandangoa eta arin-arina dantzatuko dute. Itzulera, berriz, Herriko Enparantza, Foruen Plaza, Xenpelar eta Morrongilleta kalean gora, Koldo Mitxelena plazara ostera. Bertan bukatuko da jaia ekitaldi nagusiarekin.

No comments yet.

Utzi erantzuna