Pontikako Barandiaran parkeko lurraren kalitatea aztertzen ari dira lurrazpiko aparkalekuen proiektua dela eta

Pontikako Barandiaran parkeko lurraren kalitatea aztertzen ari dira egunotan, lurrazpian egingo diren aparkalekuak direla eta. Datu horiekin, proiektua idazten jarraituko dute.

Iaz galdeketa egin zuen Udalak eremuko bizilagunen artean, lurrazpiko aparkaleku batean interesa izango luketen jakiteko. Erantzuna baikorra izan zenez, aurrera jarraitzea erabaki zuen.

Proiektua TYPSA enpresari esleitu zaio.