Kukai Dantzak omenaldia jasoko du Errenterian

Bere ibilbide artistikoan eskuratutako lorpenenak direla eta, datorren martxoaren 20an, Errenteriak omenaldia egingo dio Kukai Dantzari.

Ekitaldian dantza konpainiak bidelagun izandako hainbat eta hainbat artistek hartuko du parte.

Baina horrez gain, errenteriarrek ere izango dute Kukaiko partaideei mezu bat bidaltzeko aukera. Horretarako, ‘Mila esker, Kukai’ lelopean txartel batzuk prestatu dira. Udalak gonbitea luzatu nahi die herritarrei, horietan hitz batzuk idazteko.

Txartelak, Niessen Kulturguneko harreran jaso ahal izango dira martxoaren 11tik 15era, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta 15a izango da, hain zuzen, mezuak idatzita entregatzeko azken eguna, baita ere.

Omenaldi ekitaldia, hilaren 20an izango da, 19:00etan Xabier Olaskoaga plazan eta euria egingo balu, Niessen Kulturgunean.