Altxorraren bila arituko dira ostiralean Lezon Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren aurrerapen gisa

Ekainaren 2an Errenterian egingo den Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitako aurretiko jarduerek aurrera darraite, eta datorren ostiralean, martxoak 15, Oarsoaldeko familiek Lezon izango dute hitzordua. “Altxorraren bila” jolas dibertigarria prestatu dute ostiralerako antolatzaileek. Bertaratzen direnek jolasean parte hartu ahal izango dute, eta ondoren mokadu bat jateko aukera ere izango dute. Hitzordua Lezo Herri Eskolan izango da, arratsaldeko 17:00etan.