Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordearen adierazpen instituzionala, atzo emakume batek jasan zuen eraso sexistaren aurrean

Errenterian emakume batek jasan duen eraso sexistaren aurrean, Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu du:

1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du astelehenean, martxoaren 11n, Errenterian gertatu den erasoa.

2.- Errenteriako Udalak erabateko gaitzespena erakutsi nahi du emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurrean, eta zero tolerantzia adierazten du edozein eraso matxistaren aurrean. Halaber, erasoa jasan duen emakumeari elkartasuna eta laguntza agertzen dizkio.

3.- Era berean, Udalak gertakari horien aurrean, aho batez adierazi nahi du emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera argia. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

4.- Errenteriako Udalak gizartearen inplikazioa eskertu nahi du erasoak saihesteko. Hori dela eta, balioan jarri nahi du astelehenenean bertan zeuden herritarren jarrera.

5.- Errenteriako Udalak beharrezko baliabide guztiak jarriko ditu erasotua izandako emakumearen eskura.

6.-Udalak bat egiten du eraso hori gaitzesteko Mugimendu Feministak Errenterian, bihar arratsaldeko 19:30ean, Gernika plazan deitu duen kontzentrazioarekin eta parte hartzera animatu nahi du gure gizarte guztia.

Errenterian, 2019ko martxoaren 12an