Inauterietako argazkiak herritarren eskura

Inauterietako hainbat eta hainbat ekintzetako argazkiak argitaratu ditu Herri Biziak, Kaldereroetatik hasi eta Inude eta artzainen desfilea arte. Guztiak Flickr-en jarrita daude, herritarrek bertan ikusi edo hala nahi izanez gero, deskargatzeko.

Argazki guztiak libreak dira CC-BY-SA lizentziarekin eta beraz, edonork jaitsi ditzake tamaina ezberdinetan. Lizentzia libre honek eskatzen duen bakarra, argazkia erabiltzean iturriaren aipamena egitea eta berdin zabaltzea da.
Ondorengo estekan aurki daitezke irudiok: http://www.flickr.com/photos/herribizia/

Argazkiak deskargatzeko urratsak:

  • Hautatu argazkia.
  • Beheko aldean, eskuinean, gezi bat agertzen da beherantz. Egin klik bertan.
  • Hautatu deskargatzeko tamaina.
  • Gorde irudia.

Kontuan izan ez dela beharrezkoa Flickr-en kontua izatea argazkiak ikusi eta deskargatzeko.