Errenteria Musikalen 2019/20 ikasturterako matrikulazioa zabalik da

Martxoaren 24a bitartean 2019/20 ikasturterako Errenteria Musikal Musika eta Dantza Patronatuan izena emateko epea zabalik egongo da.

Aurten aldaketa nabarmena dago, matrikulazioa egiteko programa berriari esker, etxetik oso modu errazean egin daitekeelako Internet bidez.

Dagoeneko eskolako ikasle direnek email bat jasoko dute informazio guztiarekin. Ikasle berriak, berriz, https://errenteriamusikal.inika.net/aurreinskripzioa?i=eu estekan sartu beharko dira, datu pertsonalak osatu eta adinaren arabera aukeratu ditzaketen ikasgaiak hautatzeko. Aplikazioak gidatuko ditu prozesu osoan.

Laguntza beharko balitz, Errenteria Musikaleko egoitzan eskainiko da, astelehenetik ostegunera 8:00etatik 17:30era eta ostiraletan 8:00etatik 14:30era.

Prozesu hau amaitu, eta taldeak eta ordutegiak antolatuta daudenean, ikasleek maiatza/ekaina inguruan matrikula konfirmatu beharko dute.

Ez ahaztu aurrekoetan bezala, hobesten diren instrumentuek doako matrikula izango dutela (kontrabaxua, tuba, tronpa, tronboia, eskusoinua, klarinetea, bonbardinoa, biola eta oboea). Gainera, bizikidetza-unitatearen urteko sarrera gordinen arabera, matrikulan %65 eta %15 arteko deskontua izateko eskubidea egongo da. Azkenik, oinarrizko errenta edo larrialdiko laguntza jasotzen dutenek %100eko hobaria izango dute. Tasetan ere deskontu nabarmenak daude aurreko ikasturtearekin konparatuz.

Informazio guztia https://musikal.errenteria.eus/ web orrian kontsulta daiteke.