Emakumeen Etxeko ate irekien jardunaldia egingo dute datorren asteazkenean

Emakumeen Etxeko ate irekien jardunaldia egingo dute datorren asteazkenean, martxoaren 20an, arratsaldeko 16.00etatik 20.00etara.

Hori dela eta, bereziki erdiguneko bizilagunei gonbidapena luzatu nahi diete Emakumeen Etxeko aurkezpenera hurbil daitezen.

Gainera, jardunaldi horren baitan, Emakumeen Etxeko Batzarrak proiektuaren aurkezpena eskainiko du arratsaldeko 18.00etan.