Asteazkenean jasoko du omenaldia Kukai Dantzak Xabier Olaskoaga plazan

Bere ibilbide artistikoan eskuratutako lorpenenak direla eta, datorren martxoaren 20an, Errenteriak omenaldia egingo dio Kukai Dantzari. Xabier Olaskoaga plazan izango da, 19:00etan.

Ekitaldian dantza konpainiak bidelagun izandako hainbat eta hainbat artistek hartuko dute parte: Iñaki Salvador, Oreka TX, Thierry Biscary, Mireia Gabilondo, Iñaki Telleria, Landarbaso Abesbatza, Andra Mari Abesbatzako kide batzuk, David Azurza, Leire Otamendi, Errenteriako Musika Banda, Ereintza Dantza Taldea, Errenteria Musikaleko trikitilariak, Andoitz Antzizar, Oskar Estanga, DJ Zigor DZ, Dantzaz konpainia…

Gainera, errenteriarrek Kukaiko kideei ‘Mila esker, Kukai’ lelopean idatzitako mezuen entrega ere egingo zaie bertan.