Datorren asteartean Kolonbiako bakearen eraikuntzari buruzko jardunaldia egongo da

Emigrad@s Sin Fronteras erakundeak eta Errenteriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioaren bidez, ‘Bizitza eta Bakearen eraikuntza defendatzen dituzten ahotsak Kolonbian’ jardunaldiak egingo dituzte Xenpelar etxean martxoaren 26an, 18:00etan.

‘Bizitza eta Bakearen eraikuntza defendatzen dituzten ahotsak Kolonbian’ jardunaldia

Kolonbian bake akordio historikoa sinatu zen Juan Manuel Santos-en, gobernuko presidente ohiaren, eta FARC-RP gerrillaren artean. Hala ere, herri kolonbiarraren defendatzaileak jakinarazi duenez, 2016ko urtarriletik 2018ko abendura 431 giza eskubide defendatzaileak eta liderrak eraildu dituzte; bortizkeria lider komunaletan, indigenetan, afro eratorrietan eta nekazarietan ardazten da. Mobilizazio soziala eta giza eskubideen erakundeak bidalitako alertak egonda ere, 2019an 11 pertsona hil dituzte jada.

Legelari Kolonbiarraren Komisioak (CCJ) egindako ikerketa batek, azaleratu ditu erailketen egile nagusiak: Paramilitarrak: %17. Bacrim: %13. FARC-en disidenteak: %7. Armada Nazionala: %4.2. ELN: %3. Segurtasun pribatua: %1,5. Polizia Nazionala: %1,17. EPL: %0,78. CCJren ikerketa gunearentzako, erailketen erantzuleak dira “zenbait pertsona eta familiak alderdi politiko eta ekonomiko zehatzetakoak, zeinak historian zehar legalitatearen eta ilegalitatearen artean mugitu diren eta orain haien posizio pribilegiatua kolokan ikusten hasi direnak. “Emakume lider sozialen erailketa gehienak gertatu dira plebiszituan BAI botoa irabazi duen zonaldetan” nabarmentzen du ikerketak.

Jardunaldiek Kolonbiako testuinguruan giza eskubideak defendatzen dituztenen lan neketsua nabarmentzearen helburua dute. Giza eskubideen babesa apustu globala izan beharraren ideiatik abiatzen dira, errealitate lokalen ondorioz mehatxatua dagoen babesa hain zuzen, eta horregatik derrigorrezkoa ikusten dute komunitate internazionalaren akonpainamendua. Harremanetan jarriko dira erailketa gehienak pairatu dituzten herrialdeetako hainbat lider desberdinekin, zeintzuek haien ezbeharrak eta eguneroko heriotza arriskuak gainditzeko erabiltzen dituzten esperientziez eta estrategiez baliatuko dira egoera kolonbiarraren analisia egiteko.

Informazio guztia esteka honetan aurkitu daiteke: http://emigradossinfronteras.org/wp/